Segurtasunik ezaren pertzepzioa edo delituarekiko beldurra pertsona batek delitu baten biktima izateko duen beldurra edo izua da. Segurtasunik ezaren pertzepzioa oztopo psikologiko bat da, eta gure portaera mugatzeaz gain, hainbat eratako egoera emozionalak, jarrerak edo pertzepzioak eragiten ditu. Alderdi indibidualean, delituarekiko beldurrak berekin dakar askatasun pertsonalaren mugatzea, bakartze soziala eta konfiantza pertsonalik eza. Horrek...