"Estutasun batean jarri eta nola erantzuten duen ikusi, horrek esango dizu nolakoa den gizakiaö. Esaldi horrekin hasten da Iñaki Irasizabalen nobela beltz hau. Bertan topatuko ditugu arrakastaren aparretan ibilitako negozio-gizonak, zikinkerietan lardaskan dabiltzan kazetariak edo pistola errazegi dantzatzen duten gazte txoroak; baina, batez ere, bikote gazte ônormalö bat, egun batean, legez kontrako baina inori kalterik egiten ez dion zerbait eg...