Unibertsitate-ikaslea da Esther Greenwood, eta poeta bihurtzea du amets. Hilabete oso batez emakumeentzako aldizkari batean editore gonbidatu jarduteko hautatzen dutenean, beraz, ate guztiak zabaltzen zaizkiola sentituko du; New York hirian egindako egonaldi preziatua, ordea, identitate-auzien eta gizarte-arauen zelai gatazkatsu bihurtuko zaio berehala. Kontrajarritzat dituen femeninotasun-eredu biren artean lehian ikusten du bere burua: norberar...