Datiboa hiztegian arakatu nahi du liburu honek. Hiztegia diogunean gizakiok garunean ezarririk dugun jakintza sistemaren hiztegiaz ari gara, eta hori ez da hitzaren ohiko adiera irakurle askorentzat, ezta iniziatuak direnentzat ere. Berez, gramatika sortzailean lanean dihardugun gramatikarion ikuspegia da gurea, eta testuan zehar theta-rolez hitz egingo dugu, adibidez Joni liburua oparitu diot diogunean, Joni helburua eta onuraduna ere bada; Joni...