Koldo Zuazo irakasle-ikertzaileak urteetan Euskal Herriko zoko-bazterretan barrena zorrotz jorratu dituen gaiak ekarri ditugu bere lankide eta lagunok orri hauetara: euskararen historia, euskalki-hizkeren deskribapena eta sailkapena, gazteen euskara, estandarraren eta herri hizkeren arteko harreman ez xbeti erraza, hizkuntza aldakortasuna; hizkuntzaren iragana, oraina eta geroa, funtsean. Koldoren bizkar gainera igorik, kezka horiek eta horiekiko...