Lan honetan, ekuazio diferentzial arrunten soluzio analitikoak eta zenbakizko soluzioak aurkitzeko zenbait teknika aurkezten dira. Jarraitu beharreko prozedurak eskuz zein ordenagailuz nola egin azaltzen da. Ordenagailu bidezko ebazpenerako Wolfram Mathematica softwarea aukeratu da, kalkulurako eta programaziorako ingurune interaktiboa. Liburuaren egiturari dagokionez, bi atal ezberdindu daitezke. Lehenengo atalean ekuazio diferentzial arrunten a...