Eskuliburu hau esku artean baduzu, bejondeizula! Esan nahi du Erizaintza Kirurgikoaren esparruan trebatu nahi duzula, zeina erizaintzaren arlo zirraragarria baita zalantzarik gabe. Arlo horretan, maila teknologiko altua aurkituko duzu, eta ezinbestekoa da kalitateko giza arreta. Paziente kirurgikoak, bere bizitzan, aldi kritiko bat igarotzen du, zeinak pazienteari berari eta haren inguruneari eragiten baitie eta non beldurrak eta antsietatea ager...