Liburu honetan bildu ditut azken urteotan Lauaxetari buruz idatzi ditudan artikuluak Batzuk argitaratuak izan dira toki eta hizkuntza desberdinetan beste batzuk aldiz oraindik ez dute plaza ikusiSail bi ditu liburuak Lehen ataleko hiru kapituluetan landu ditut izenburuan diren hiru gai nagusiak Lauaxetaren poesia artearekin eta ideologiarekin lotzen saiatu naiz Jesus Guridiren zarzuelarekin eta Ortega y Gasseten eta Unamunoren pentsamenduarekin e...