Erakunderik gabeko herrietan zaila da oso herritarren arteko loturak eta estekadurak bermatzea, nortasun kolektibo baten peskizan. Are zailagoa da, zalantzarik ez, hauen ibilbidea edo historia egitea, funtsean bat dena sakabanaturik eta bilbatu gabe agertzen baita. Horixe gertatzen zaiola Euskal Herriaren historiari eta, zer esanik ez, euskararen historiari ere, ezin uka. Izan ere, hauxe da Antton Ugarteren lanak proposatzen diguna. Euskal Herri ...