Gorputz-adierazpena da gorputz-heziketako irakasleen artean pasio gehien sortzen duen eduki multzoa: batetik, beldurra, konfiantza eza, ikara, ezinikusia sortzen ditu eta, bestetik, poza, algara, lilura, miresgarritasuna. Irakasleak eduki multzo horrekiko duen iritziaren arabera modu batean edo bestean iritsiko da ikasleengana eta, hala, eduki horiek ekiditeko edo lantzeko gogoa sortuko da. Gorputz Heziketako irakasleen artean kirolak, jolasek et...