«Bizitzeko artea bizitza betea lortzean datza. Baina arte hori osatu gabe geratzen da, hiltzeko artearekin uztartzen ez bada. Bizi behar dugu gure heriotza bidegabekeria handi bat izan dadin. Horrek esan nahi izango du bizi izan garela. Heriotza onartu behar dugu naturaltasunez, bizitzaren zikloak berritzeko prozesu gisa. Heriotzari eztenkada hautsi diezaiogun, bere tragediaz gabeturik. Bizitza ona izan duela pentsatzen duenak heriotza espero du,...