Urte luzez irakasle, irakaskide, lankide, lagun izanik, eta urte luzez Euskal Herriko Unibertsitateko gela-bulegoetan letraz eta tintaz aritu ondoren, ez zen azti-dohain berezirik behar Txipi Ormaetxeari paper idatzizko azala daraman agurtze-oparia egokituko zitzaiola igartzeko. Haren erretiroaren karietara etorri nahi izan du liburu honek, lar belutu gabe. Eta etorri ere, urteotan Txipik eskaini dituen profesionaltasun eta adiskidetasunaren saka...