Oporren ondoren Futbolari Basatiek hiru ezusteko izango dituzte. Lehenengoa: beraien entrenatzeko zelaia jada ez da entrenatzeko zelaia izango, benetako estadio bat baizik! Bigarrena: Willi entrenatzaileak foku hipermegamundialak jarri ditu! Eta hirugarrena: Basatiek liga batean jokatuko dute. Guztiak arro-arro daude, noski, eta Juliri izugarri gustatuko litzaioke aitari hori guztia kontatzea. Baina aita ez dago beraiekin, eta Julik ez daki orain...