Gizakiaren bizimoduaren oinarrizko elementua izan da lana. Lanean oinarriturik antolatu dira komunitateak, eta hauen ezaugarria izan da lanbideak bereiztea. Lana dela bide izadiarekin "mintzatu" da gizakia, harekin harremanetan jarri da, hura eraldatu eta bere mendera jarri du. Lana dela bide taxutu dira gizonak eta emakumeak, etengabe berritu dute beren buruaz zuten iritzia eta harremanetan jarri dira elkarrekin. Hori horrela izan da betidanik, ...