Aimar bizi den etxe-blokea bizi-bizia da. Bizilagun gutxi izan arren, beti daukate saltsaren bat. Aimar askotan arduratzen da Maria eta Junkal alabaren katua zaintzeaz, eta ordainetan, gainera, azken boladan, diru pixka bat ere ematen diote. Gazte koadrila bat ere bizi da bertan, musika toperaino jarrita, bizilagunak batzuetan aztoratzen dituztenak. Jaione eta Leire bikote dira, eta aurki ekarriko dute umetxo bat Txinatik. Mikel eta Argiñe neba-a...