GPSa eta abar tresna arruntak diren garai honetan, ezin aproposagoa da ospe handiko liburu honek dakarkigun historia ederra. Erlojugile bat da protagonista nagusia, baina hor ibiliko dira, lehia berean loturik, astronomoak, itsasgizonak, matematikariak eta agintariak, besteak beste. Sari dirutsu bat ere ezarriko da longitudearen kalkulu zehatza ebazten duen lehenarentzat, hartara hain mentura larria izan ez dadin itsasoz bidaiatzea. Dava Sobel: I...