A zer bizimodu gogorra daraman Maxek! Bederatzi urte ditu, eta amak eta amonak ez diote begia gainetik kentzen ondo portatzen dela bermatzeko. Baina Max bazterrak nahasten ibiltzen da beti, eta jostailuak han-hemenka sakabanatuta dauzka logelan, eskolako lanak egitea ahazten zaio, jale eskasa da... Horrexegatik erabaki dute amak eta amonak diziplina behar duela gure protagonistak. Diziplina, nagusitzeko. Kezkatuta geratu da Max, eta, orduan, mira...