Lan honek lur-jabeen eta ekoizleen arteko harremanak aurkezten ditu, karolingiarren arotik hasi, eta XIV. eta XV. mendeetako nekazari-errebolta handien garaira iritsi bitarteko aldi luzean. Mendebaldeko gizartearen eskura zeuden baliabideen ugaritzearen koiuntura eta aberastasun orokorraren handitzea, neurri batean, ekoizpena antolatzeko eta langileak kontrolatzeko egitura original jakin batzuetan oinarritu zen, eta egitura horiek jaurgo edo jaun...