Hogeita hamar urte pasatxo dira euskal prentsako pertsonaia umoristiko famatuena jaio zenetik: Antton Olariagaren Zakilixut delakoa. Trantsizio-garaitik hona dabil tokiko prentsa kitzikatzen, garai batetik non sexu-pasarteak -eta oro har, moral-kode meharren barruan zegoen oro- estu-estuan konta zitezkeen. Gosea baino argiagorik ez badago, Olariaga bai izan dela buruargi: egun, hain ikertua den Konstituzioaren gestazio-garaian hasi zen Olariaga E...