Depresioa munduan hedatuen dagoen gaixotasuna da: 300 miloi pertsonari eragiten diela jotzen da. Haurrengan eta nerabeengan ere oso maiz ageri da, eta osasun publikoko arazotzat hartzen da. Hala ere, haurrengan gutxitan diagnostikatzen da, haurrek askotan ez baitakite zer gertatzen zaien edo ez baitute behar bezala azaltzen beren ondoeza. Horregatik, gurasoek ez ezik, eskolak eta irakasleek ere paper garrantzitsua izan dezakete depresioaren ident...