Aipaturiko ingurune banatuetan hain ezagun bihurtu diren aplikazioak programatzeko, oinarrizko kontzeptuak ikastea da liburuaren helburuetako bat. Baina Java programazio-lengoaia ere aipatzen da izenburuan. Horrek esan nahi du klaseak eta objektuak -hau da, Objektuetan Oinarritutako Programazioaren oinarrizko kontzeptuak- sarean dantzan ipini nahi ditugula. Metafora horren bidez, ingurune banatuetako programak egiteko erabiliko ditugun klaseak et...