Argitasunez beteriko liburua idatzi du Aritz Gorrotxategik, izenburuak berak iradokitzen duen moduan. Itsasoak, beroak, aisiak eta Mediterraneoko paisaiek leku nabarmena betetzen dute bertako poemetan, baina ez dira horiek gai bakarrak. Poeta kutunei egindako omenaldiak ere badira: Cesare Paveseri eta Antonio Machadori, besteak beste, baita adiskidetasunari egindako gorazarreak eta gure mundutik joandako pertsona maitatuei eskainitako oroitzapena...