John Stuart Mill (1806-1873) filosofoa, politikaria eta ekonomialaria Utilitarismoa deitzen den korronte filosofikoaren pentsalari gorena izan zen. Gizartearen hobekuntzarako eta ahalik eta jende gehienaren zoriona bultzatzeko asmoari eutsiz, hainbat erreforma sustatu zituen Millek: ordezkapenezko demokrazia liberalaren alde, askatasun pertsonalaren defentsa sutsua, edo emakumeen sufragioaren eta berdintasunaren mesedetan. Korrontearen inguruan z...